Garbiketa eta jantokiko hezitzaile gisa eta Haur Hezkuntzan ordezkapenak egiteko lan poltsak

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2024ko urt. 25a, 06:25

Ordezkapenak egiteko bi lan poltsa ireki berri ditu Laudio Ikastolak

Garbiketa eta jantokiko hezitzaile lanposturako ordezkapen lan poltsa:

Laudio Ikastolak garbiketa zein hezitzaile lanetan aritzeko lanpoltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

Haur Hezkuntzako hezitzaile/irakasle lanposturako ordezkapen lan poltsa:

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesatuek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

    Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
    EGA edo titulazio baliokidea.

Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urtarrilaren 29a baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide