Laudio Ikastolak 2024/25 ikasturterako ondorengo lan eskaintza osatu du:
HAUR HEZKUNTZAKO HEZITZAILE/IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA
Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
- EGA edo titulazio baliokidea.
PT LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA
Laudio Ikastolak Pedagogia Teraupeta bezala aritzeko ordezkapen lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.
LEHEN HEZKUNTZAKO INGELES IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzan ingelera irakasle aritzeko ikasturte osorako kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute:
- Lehen Hezkuntzako magisteritza gradua, ingelerako aipamenarekin.
- EGA edo titulazio baliokidea.
- HLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista gisa aritzeko ikasturte osorako lan kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.
HLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista gisa aritzeko ikasturte osorako lan kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.
MATEMATIKA, FISIKA-KIMIKA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan matematika, fisika eta kimika arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa. Ingenieritza lehenestuko du.
- Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
- EGA edo titulazio baliokidea.
FILOSOFIA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA
Laudio Ikastolak Batxilergoan Filosofia arloko errelebu kontratua betetzeko irakaslea behar du, hizkuntza habilitazioarekin. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
- Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
- EGA edo titulazio baliokidea.
- Frantzesa edo ingelera habilitazioa.
Lan deialdi guztietan, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere.
Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.
Bukatzeko, lan deialdi hauetarako izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,
www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da uztailaren 9a baino lehen.