Laudio Ikastolak sukaldari lanetan aritzeko lan deialdia osatu du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko Sukalde zuzendaritzako goi mailako titulazioa izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.
Laudio Ikastolak garbiketa zein jantokiko hezitzaile lanetan aritzeko lanpoltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.
Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da irailaren 27a baino lehen.