Interesdunek ondorengo betekizunak bete beharko dituzte sukaldari lanpostuan:
- Sukalde zuzendaritzako goi mailako titulazioa.
- B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa.
- Elikagaiak manipulatzeko karneta edo ziurtagiria.
Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da. Lanpostua jardunaldi osokoa izango da.
Haur Hezkuntzako hezitzaile lan poltsari dagokionez, honako hau eskatuko da:
- Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua izatea.
- EGA edo titulazio baliokidea edukitzea.
- Sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea.
Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.
Lan eskaintza hauetarako izen ematea ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da urriaren 27a baino lehen.