Laudio Ikastolak lau lan poltsa deialdi zabaldu ditu

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2025ko urt. 7a, 19:00

Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza osatu du.

Garbiketa eta jantokiko hezitzaile lanposturako ordezkapen lan poltsa

Laudio Ikastolak garbiketa zein hezitzaile lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Bestalde, elikagaiak manipulatzeko karneta beharrezkoa da.

 Hezkuntza Laguntza Espezialista lan poltsa

Laudio Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista gisa aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.

Zientzietako irakasle lanposturako lan poltsa

Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan zientzietako arloetan irakasle lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa. Ingenieritza lehenestuko du.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

Filologia irakasle lanposturako lan poltsa

Laudio Ikastolak Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan hizkuntza ezberdinetako irakasle lanetan aritzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Ingelesa/ Euskara / Frantzesa ikasketetako gradua edo baliokidea.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Bestetik, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da.

Lan deialdi guztietan, Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da, baita sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea ere.

Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Bukatzeko, lan deialdi hauetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus, bideratu beharko da urtarrilaren 17a baino lehen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide