Haur Hezkuntzako hezitzaile/irakasle lanposturako ordezkapen lanposturako ordezkapen lan poltsa:
Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesa dutenek ondorengo titulazioa izan beharko dute:
- Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
- EGA edo titulazio baliokidea.
Garbiketa eta jantokiko hezitzaile lanposturako ordezkapen lan poltsa:
Laudio Ikastolak garbiketa zein jantokiko hezitzaile lanetan aritzeko lanpoltsa osatu nahi du. Interesa dutenek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.
Lan eskaintza hauetarako sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea beharrezkoa da eta Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.
Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.
Bukatzeko, lan deialdi hauetarako eskariak Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus, bideratu beharko dira.