Sei lan deialdi eta bi lan poltsa 2025-2026 ikasturterako

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola

Laudio Ikastolak 2025/26 ikasturterako honako lan eskaintza hau osatu du:

HAUR HEZKUNTZAKO HEZITZAILE/IRAKASLE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LAN POLTSA 

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Hezitzaile teknikaria edo Haur Hezkuntzako magisteritza gradua.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

LEHEN HEZKUNTZAKO IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Lehen Hezkuntzan irakasle aritzeko ikasturte osorako jardunaldi partzialeko kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute:

  • Lehen Hezkuntzako magisteritza gradua.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

HLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Hezkuntza Laguntza Espezialista gisa aritzeko ikasturte osorako lan kontratua eskaintzen du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko prestakuntza bermatzen duen titulazioa izan beharko dute, baita C1 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere. 

BIGARREN HEZKUNTZAN MUSIKA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan musika arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa. Zientzietako edo letretako beste arloren bat emateko gaitasuna izatea lehenestuko da.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

BIGARREN HEZKUNTZAN EUSKARA/GAZTELERA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan Hezkuntzan euskara edota gaztelania arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Filologia ikasketetako gradua edo baliokidea.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

BIGARREN HEZKUNTZAN BIOLOGIA / GEOLOGIA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan Hezkuntzan biologia edota geologia arloetarako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horietarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

BIGARREN HEZKUNTZAN GORPUTZ HEZKUNTZAKO IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan Hezkuntzan gorputz hezkuntza arlorako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.

GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LANPOLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.

Lan deialdi guztietan, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere. 

Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Bukatzeko, lan deialdi hauetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez, www.laudioikastola.eus, bideratu beharko da uztailaren 6rako beranduenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide