Euskara irakasle baten bila dago Laudio Ikastola, eta ordezkapen lan-poltsa bat ere ireki du

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2025eko irailaren 3a

Laudio Ikastolak  ondorengo lan eskaintza osatu du:

BIGARREN HEZKUNTZAN EUSKARA IRAKASLE LANPOSTURAKO LAN DEIALDIA

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan euskara arlorako irakaslea behar du. Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Filologia ikasketetako gradua edo baliokidea. (Euskal filologia lehenestuko da)
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra (CAP).
  • EGA edo titulazio baliokidea.
GARBIKETA ETA JANTOKIKO HEZITZAILE LANPOSTURAKO ORDEZKAPEN LANPOLTSA

Laudio Ikastolak Haur Hezkuntzan ordezkapenak burutzeko lan poltsa osatu nahi du. Interesdunek lanpostuaren zereginetan aritzeko behar besteko esperientzia izan beharko dute, baita B2 euskara maila egiaztatzen duen titulazioa ere.  Ikastolen mugimenduarekiko atxikimendua izatea baloratuko da.

Lan deialdi guztietan, hautagaiek Ikastolen Elkartearen EKI metodologiaren inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea ere baloratuko da. Baita Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea ere. 

Bestalde, deialdi guztietan %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago.

Bukatzeko, lan deialdi hauetarako  izen ematea Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  www.laudioikastola.eus , bideratu beharko da iralaren 7ra arte beranduenez.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide