“10.000 km baietz!” ekimena irailaren 28an izango da Laudion

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2025eko irailaren 13a

Aurreko edizio baten irudia.

Goizetik gauera arte luzatuko den herri ekimenak euskararen aldeko erronka kolektiboa proposatzen du: euskararen alde 10.000km egitea.

Herriko ikastetxe (Lamuza eskola, Areta herri eskola, Latiorro ikastetxea, La Milagrosa, IES Laudio eta Laudio Ikastola), eta eragile ezberdinek (Basalarrina, Aiaraldea eta Aiaraldeko Euskalgintza Kontseilua) antolatuta, irailaren 28an, Euskararen jaia asteburuaren baitan, “10.000 km baietz!” ekimena ospatuko da Laudion. Ekimen honen helburu nagusiak euskararen aldeko konpromisoa erakustea eta jendartea kontzientziatzea izango dira.

Eguna, ordua eta ibilbidea

Ekimena goizeko 9:00etan abiatuko da Zumalakarregi etorbidean, eta 19:00etan amaituko da. Parte hartzaileek joan-etorri librean egin ahal izango dute ibilbidea, anbulatoriorik Eroskiko biribilguneraino, norantza bakarrean. Helburua elkarrekin, 10.000 kilometro osatzea da.

Ibilbidearen muturretan (Anbulatorio inguruan eta Gurutze Gorriaren parean), kontrol-guneak egongo dira. Parte-hartzaile bakoitzak txartel bat izango du, eta kilometro bakoitza bertan markatuko da.

Planteamendua sinplea da: parte hartzaileek nahi beste itzuli egin beharko dituzte Zumalakarregi etorbidean barrena, modu horretan
euskararen aldeko erronka kolektiboa osatzeko. Guztira 10.000 kilometroko langara iritsi nahi da.

Ekitaldi nagusia eta kale animazioa

Egunak hainbat une berezi eta kultur jarduera bilduko ditu:

  • 9:00 // Hasiera ofiziala, Zumalakarregi etorbidean
  • 10:30 // Ekitaldi nagusia (Gurutze Gorriaren ondoan)
    Egunean eta ibilbidean zehar – Herriko eragile ezberdinen emanaldiak: txistulariak, dantzaldiak, abesbatzak, buruhandiak,
    musika… .
  • 19:30 // Ekimenaren amaiera

Gainera, txosna egongo da egun osoan zehar, herritarrek atsedena hartzeko eta indarrak berreskuratzeko. Horretaz gain, ikasle taldeen
postuak ere egotea aurreikusten da.

Aurrekariak eta helburua

Laudio Ikastolak 2021ean antolatu zuen lehen aldiz ‘10.000 km baietz!’ ekimena, Araba Euskaraz jaialdiaren baitan. Orduko hartan, jendarteak modu ludiko eta herrikoian euskararen alde 10.000 km egitea lortu zuen.

Bigarren edizioa 2023ko martxoaren 26an egin zen, eta “Munduari bira baietz!” lelopean, 12.742 kilometro osatzea proposatu zen, Lurraren diametroari keinu eginez.

Hirugarren edizio honetan, aurreko dinamikari jarraituz, euskararen aldeko erronka kolektiboa berriz plazaratuko da, ikastetxe, herriko talde eta elkarteekin elkarlanean.

Atxikimendu bilketa eta komunitatearen parte-hartzea

“Hezkuntza komunitatea osatzen duten kideak, herritarrak eta sektore ezberdinetako eragileak batzeko eta euskararen aldeko konpromisoa
indartzeko deialdia plazaratzen dugu”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide