Saharara elkartasun bidaia

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2025eko urriaren 30a

Batxilergoko 2.mailako 19 ikaslek saharar kanpamentuetara bidaiatuko dute azaroaren 28tik abenduaren 6ra. Bertan, Bucraa herrian hain zuzen ere, proiektu kooperatibo bat garatuko dute.

Elkartasun ekimen hau burutzeko asko izan dira burutu dituzten jarduerak; kamiseta salmenta, zozketak, azokak... . Oraingoan, "crowdfunding" bideo bat egin dute, Ikastolako hezkuntza komunitateari eta gainontzeko herritarrei babesa eta laguntza eskatzen.

Egin zure ekarpena!

Ekonomikoki lagundu nahi izanez gero, aukera bi daude:

Bizum bidez, 688.75.45.35

Transferentzia bidez, Laboral kutxa:  ES45-3035-0045-25-0451190567

Kontzeptuan "sahara ekarpena" jarri, mesedez.

Bestalde, Ikastolako idazkaritzan kamisetak  salgai ere badituzte.

Ipuin eta liburu bilketa

Aurtengo elkartasun bidaian Bucraa herriko "Logroño madrasa" eskolan liburutegia atonduko dute. Liburutegia hornitzeko espainolez idatzitako ipuin eta liburuak biltzen hasi dira.

Liburu hauek irakurterrazak izatea eskatu digute bertako irakasleek, hango gaztelania maila ez baita hemen dagoenaren berdina. Hori dela-eta, LH 1, 2 eta 3.mailetako ikasleentzat aproposak izan daitezken liburuak bildu nahiko genituzke; natura, familia, laguntasuna, harremanak... jorratzen dituzten ipuinak, alegia.

Liburu edota ipuin hauek azaroaren 21era arte jasoko dituzte, horretarako idazkaritza aurrean jarri den kutxa batean. Eskerrik asko!

Ekintza gehiago

Urriaren 31n, Gau Beltza ekimenaren baitan, kamiseta salmenta, zozketa eta eguna borobiltzeko,  Ximenaren musika emanaldia antolatu dute, elkartasun txosnan bokatak dastatzeko aukera ere egongo delarik. Hurbildu zaitez!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide