Laudio Ikastolako DBH2ko ikasleek Palestinaren aldeko diru bilketa abiatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2025eko azaroaren 5a

UNRWA erakundera bideratuko dute bildutako dirua.

DBH2ko ikasleek Palestinarekiko elkartasuna adierazteko proiektua aurkeztu berri dute:

"Proiektu komunitario arloan Palestinaren aldeko diru bilketa bat egiten ari gara. Horretarako, ekintza desberdinak antolatzen ari gara: bingoa, saski baten zozketa, pultsera eta txapen salmenta, bigarren eskuko azoka eta kometa eta gometxen salmenta.

Gure ekimenarekin bat egin nahi izanez gero, aurretik aipatutakoak saltzen egongo gara azaroak 3ko eta 10eko asteetan goizeko 8:45etik 9:00etara,  HH zein DBHko sarreretan.

Boleto, txapa, 3 gometx sorta eta kometa bakoitzak 1€ balioko du.

Azpikaldean argibide batzuk zehazten dira:

-BINGOA: abenduaren 23an egingo da DBHko frontoian, zuen seme-alabak boletoa ekarri beharko du bingoan parte hartzeko. Saskia izango da irabazlearen saria.

-BOLETOETAKO SASKIA: Boletoen irabazleak saski bat eramango du. Sariduna abenduaren 2an argitaratuko da ikastolako web orrian.

Irabazitako diru guztia UNRWAri, Ekialde Hurbileko Palestinar Iheslariei Laguntzeko Nazio Batuen Agentziari, bidaliko diogu; agentzia honek Palestinako errefuxiatuen alde lan egiten du."

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide