Haurrak haserrealdietan laguntzeko hitzaldia Leyre Canoren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2026ko urtarrilaren 9a

Laudio Ikastolak “Nola izan bidelagun haurren haserrealdietan” hitzaldia eskainiko du urtarrilaren 15ean, osteguna, 17:30ean, Kultura Etxeko Arraño gelan, Leyre Canoren eskutik.

Saioan zehar erregulazio emozionala, presentzia, enpatia eta asertibotasuna bezalako gakoak jorratuko dira. Leyre Cano psikopedagogia, irakasle-ikasketa eta kirol zientziatan graduatua da eta, besteak beste, coaching, adimen emozioanala eta mindfulness ikasketak ere baditu.

Hitzaldirako sarbidea libre izango da edukiera bete arte. Hala ere, aurretik izena ematea eskertuko da ondorengo helbidea baliatuta: https://labur.eus/nolaizanbidelagun. Galdetegian haurtzaindegi zerbitzua behar den adierazi ahalko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide