LAN ESKAINTZA

Lau lan deialdi abiatu ditu Laudio Ikastolak

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola 2026ko abuztuaren 27a

Laudio Ikastolak ondorengo lan eskaintza egin du: Sukaldari, Bigarren Hezkuntzako pedagogia terapeutiko irakaslea eta orientatzailea, Filosofia irakasle eta Gizarte irakasle.

2026/2027 ikasturterako sukaldari lanpostua 

Eskatzen da: Goi-mailako Sukalde Zuzendaritza Lanbide Heziketako zikloa eta B2 euskara maila.

Eskaintzen da: 2026ko irailaren 1etik 2027ko abuztuaren 31 bitarteko ordezkapen lan kontratua. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Ikastolen hitzarmen kolektiboak sukaldaria lan kategoriarako arautzen dituen lan baldintzak: 1.918,49 euroko soldata gordina 14 lansaritan; astelehenetik ostirala bitarteko lan jarduna 7:30-16:00 ordutegiarekin eta eskola jai eta oporrak barne dituen lan egutegia.

Bigarren Hezkuntzako pedagogia terapeutiko irakaslea eta orientatzailea 

Laudio Ikastolak ordezkapen lanpostua betetzeko beharra dauka. 

Interesdunek lanpostuan aritzeko ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Beharrezko gradua,pedagogía, psikopedagogia edo baliokidea.
  • EGA edo titulazio baliokidea
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.

Ondorengoa baloratuko da:

  • Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea. 
  • Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea.  

Filosofia irakasle lanposturako lan deialdia

Laudio Ikastolak Batxilergoan Filosofia arloko irakaslea behar du, hizkuntza habilitazioarekin. 

Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa; filosofia.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.
  • Ingelera habilitazioa edo akreditazioa.

Ondorengoa baloratuko da:

  • Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea. 
  • Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea.  

Gizarte irakasle lanposturako lan deialdia

Laudio Ikastolak Bigarren Hezkuntzan gizarte arlorako  irakaslea behar du.

Interesdunek ondorengo titulazioa izan beharko dute:

  • Arlo horretarako behar besteko habilitazioa edota titulazioa.
  • Bigarren Hezkuntza irakaskuntza prestakuntza masterra.
  • EGA edo titulazio baliokidea.

Ondorengoa baloratuko da:

  • Hizkuntzak (gaztelera, frantsesa…).
  • Hautagaiek Ikastolen Elkartearen metodologien inguruko ezagupenak eta esperientzia izatea. 
  • Ikastolen mugimenaduarekiko atxikimendua izatea.
     

Lan deialdi hauetan,  %33 edo ezintasun handiagoa izatea baloratuko da, beti ere agiri bidez egiaztatuta badago. Baita sexu delituen ziurtagiri negatiboa izatea ere.

Lan deialdi hauetarako  izen ematea  2026ko irailaren 2ra arte egongo da zabalik eta Ikastolaren web guneko lan-poltsa atalaren bidez,  laudioikastola.eus/lan-poltsa , bideratu beharko da.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide