Laudio Ikastola Zuberoako ikastolak laguntzeko produktu otarrak jasotzeko gunea izango da

Erabiltzailearen aurpegia Laudio Ikastola

2003 urteaz geroztik, Xiberoan kokatuak diren 2 ikastolek (Alozekoa Basaburuan 38 haurrekin, eta Eperra Pettarrean 68 haurrekilan) tokiko produktuekin osaturiko saskiak salgai jartzen dituzte gabonetarako.

Orain arteko balorazioa egiteko unean, pozik agertzen dira, iaz 2.786 saski saldu bait zituzten, Ikastola bien sostengu ekonomikoaz gain, bertoko laborarien artean 100.000 erotik gorako salmenta ere eragin dutelarik. Aurten saskiek iazko salneurri berberak mantenduko dituzte, betiko kalitate bikainarekin: 

  • Pettarra 52€: Ahate gibel berrosatua, eztia, ardi gazta kiloa, bixkotx sukratuak eta pastak.
  • Arbaila 57€: Eztia, bixkotx artisanalak, kilo erdiko bi ardi gazta, bixkotx gatzatuak, erreximenta, pastak eta tisana.
  • Basabürüa 70€: Ekoizpen biologikoko lukainka idorra, fusilli pasta xuriak, patea, eztia, piper ezti ozpinan, sagar jüsa, gasna.

Ekimenaren helburuak:

  • Zuberoako Ikastolak laguntzea
  • Zuberoako tokiko ekoizpenak ezagutaraztea eta dastaraztea

Ipar Euskal Herrian euskarak ez du babes ofizialik. Euskara hizkuntza gutxiagotua da gure lurraldean. Euskararen etxeko transmisioa Zuberoan eteten ari den heinean, Ikastolek euskararen transmisioa bermatzen dute. “Euskara susta dezagun Xiberoko Ikastolak lagunduz!”

Laudio Ikastola kanpainako banaketa puntua izango da. Hau da, erosketak on-line bideratuko ahal izango dituzu azaroaren 22ra arte ikaskoli.eus web gunean eta ondoren otarrak Ikastolan bertan jaso ahal izango dira abenduaren 11tik aurrera.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide