Asteburu honetan (Azaroak 6, 7 eta 8) Laudioko Galiziar Elkarteak Magostoak ospatzen ditu. Festa honetan gaztainaren garrantzia ospatzen da. Mendeetan zehar gaztaina oso garrantzitsua izan da kantauri aldeko eta ipar mendateetako herrialde guztietan. Eguraldi txarra hasten zenean, gaztaina energia asko eskaintzen zuen janaria zen. Galizian urtero herrialdeetako auzokideak biltzen ziren gaztainak biltzeko, eta azkenean festa bat bihurtu zen.
Gaur egun tradizio hori mantentzen da, eta musika eta gastronomia bateratzen ditugu festa ospatzeko. Horregatik Galiziatik etorritako pulpeiro bat egongo da Aldai enparantzan Azaroak 6-tik 8-ra, galiziako gastronomi onenarekin. Gainera Laudioko talde asko izango dira beraien musikarekin: Aiarako trikitilariak, Kun-Kun batukada, Fanfarre Beti-Jai... Galiziako musikaren aldetik Sesións Galegas taldea izango dugu, eta baita Santurtziko Airiños Galegos eta Laudioko Espalladoiro taldeak egongo dira. Eta larunbat gauean Leoneko mendietatik etorritako talde bat izango dugu: Tarna.
Gainera igande goizean "Sustraiak eta enborrak" dokumentalaren aurkezpena ikusteko aukera izango dugu, Lasallen.
Animatu. Gastronomia, artisauak, musika, queimada eta gaztainak Aldai enparantzan. Plan ezinhobea asteburua pasatzeko.
Azaroak 6, ostirala
- 19:00 Pulpeiro, txozna eta postuen irekiera
- 19:00 Kalejira eta triki-poteoa Aiarako Trikitixa Elkartearekin
- 19:30 Kun-Kun Laudioko batukada
- 20:00 Galiziako gaztainak
- 23:00 Queimada
Azaroak 7, larunbata
- 12:00 Gaitapoteoa Laudioko Espalladoiro eta Santurtziko Airiños Galegos taldeekin, Kun-Kun batukadarekin batera
- 14:30 Magostoko ohizko bazkaria, Laudioko Galiziar Elkartean (apuntatu tabernan)
- 18:00 Laudioko BetiJai fanfariaren kalejira
- 19:00 Parte hartzeko musika saioa Bilboko Sesións Galegas taldearekin
- 21:30 Leonetik etorritako folk bikotea: Tarna
- 23:00 Queimada
Azaroak 8, igandea
- 12:30 "Sustraiak eta enborrak" dokumentalaren aurkezpena, galegoen inmigrazioa euskadin azaltzen duena, Lasallen
- 13:30 LAudioko Espalladoiro taldearen ekitaldi folklorikoa