IRITZIA

25 urte zugandik hurbil zu urrun heltzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko AEK 2023ko ira. 19a, 15:00

Berbots Laudioko euskaltegia.

Aurtengo AEK-ren matrikulazio kanpainak “Euskara Hurbil Zu Urrun Heltzeko” dio, eta lelo honek ondo baino hobeto islatzen du Laudioko AEK-k azkenengo urte hauetan egindako lana, zergatik diogun hau? Ba Laudioko Berbots AEK azken 25 urteetan beti izan delako ikasle eta Laudioko biztanleengan hurbil eta euskararen irakaskuntzan gure ikasleak urrun heltzeko asmoz aritu izan gara.

Esan bezala, Laudioko Berbots AEK euskaltegiak 25 urte beteko ditu 2023/2024 ikasturtean; 25 urte hauetan zehar hainbat irakasle eta milaka ikasle pasatu dira gure ikasgeletatik, ikasle horiek guztiak euskarara hurbiltzea eta euskaraz bizitzeko tresnak ematea izan da gure helburua.

Euskararen irakaskuntzan metodologia, formatuak, modulazioak, eskaintza,... asko aldatu dira (online irakaskuntza, autoikaskuntza,...). Hauez gain, Laudioko Berbots AEK-k apustu irmoa egin du Praktika jarduerak sustatzeari begira (Berbalagun), hizkuntza normalizazioan, AHIZEren bidez, Laudioko Merkataritza asmoa garatu dugu azken urteotan eta euskararen sustapenaren aldeko kanpainak (KORRIKA).

AEK-n ari garenon ustez euskararen irakaskuntza, hizkuntzaren normalizazioa, sustapena eta praktika jarduerak oinarri-oinarrizkoak dira gure hizkuntzak aurrera egin dezan.

Azken 25 urte hauetan, aurretik ere, Laudioko Berbots AEK-k egindako lana agerrarazi nahi dizuegu, 25 urte hauetan bertan irakasle, teknikari izan garenok zugandik eta aurten zein aurrerantzean Laudioko AEK Euskaltegiak zugandik hurbil egon nahi du zu urrun hel zaitezen eta euskara hurbil izan dezazun.

Horregatik gonbidatu nahi zaituztegu Laudioko Berbots AEK-ren urtebetetzea gurekin batera ospatzera eta horren harira antolatuko ditugun ekitaldi ezberdinetara.

Laudioko Berbots AEK Euskaltegiaz HARRO!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide