Zinema kalean, uztaila osoan zehar!

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Gazte Asanblada 2015ko uzt. 6a, 20:49

Uztailean zita berezi bat egongo da gaueko hamar terdietan Laudioko Gaztetxearen azteko zelaian, asteartero. Laudioko Gazte Asanbladak igandeetan egiten duen zineforuma kalera atera nahi du zita horren bidez. 

Bihar (uztailak 6) David Lynch zuzendariaren "The elephant man" filma proiektatuko da. Hurrengo asteko asteartean (uztailak 14), berriz, "Lego: The Movie" aminaziozko filmaren txanda izango da. Ikusteko filma bitxia izango dela dirudi, Estatu Batuetan estreinatu zenean "klase borroka" sustatzen zuela salatu baitzuten zenbait talde eskuindarrek. 

Hilabeteko programazioa Coen anaien "Fargo" lanarekin amaituko da. Baina ez da hor bukatuko: azken zita horretara doazen ikusleek abuztuko programazioa zehaztuko baitute proiekzioa bukatu ostean. 

Hemen ikusi daitezke hiru pelikula horien trailerrak, jatorrizko bertsioan:

"The elephant man"

[video:https://www.youtube.com/watch?v=2ToC4vh_itg]

"Lego: The movie"

[video:https://www.youtube.com/watch?v=fZ_JOBCLF-I]

"Fargo"

[video:https://www.youtube.com/watch?v=h2tY82z3xXU]

 

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide