Ostiral honetan, ekainak 19, Laudioko Gazte Asanbladaren ortuaren eta lorategiaren aurkezpena egingo da. 18:00etan jarri da kedada Gaztetxean, jarraian baratzera igotzeko. Lehen landareak landatu eta udarako lan-taldeak osatzea izango da aurkezpenaren helburua.
Beraz, norbait bertaratzerik izango ez balu kartelean azaltzen den e-postara mezu bat bidali baino ez luke egin beharko, eta segituan izango luke hurrengo kedaden berri.
Animatu parte hartzera eta zabaldu mezua!