Iazko lehen edizioaren arrakasta ikusita, Laudioko Gazte Asanbladako kideek Udako II. Frontenis txapelketa martxan jartzea erabaki dute. Bikotekako partidak izango dira, eta ekainaren 29tik utzailaren 31ra jokatuko dira Lamuza Parkeko frontoian. Finala, berriz, abuztuaren 1ean jokatuko da.
Izena emateko epea irekia dago jada, ekainaren 21era arte. Gazte Asanbladaren e-mailera (laudiokogazteasanblada@gmail.com), Facebook kontura (Laudioko Gaztetxea) edo Twitter kontura (@LaudioGaztetxea) mezu bat bidaliaz eman daiteke izena. Bikotearen izena eta kontakturako telefono zenbaki bat jarri beharko da mezuan.
Besterik gabe, animatu parte hartzera eta zabaldu mezua!