Datorren larunbatean, urriak 26, hiru talde bereziren kontzertuak izango ditugu Laudioko Gaztetxean. Alde batetik, Born #1 izango dugu. Amurrio eta Laudioko lau gaztek osatutako talde honek pop-rock doinuak jorratzen ditu. Gehinbat bertsioak jotzen dituzte, baina badituzte abesti propioak ere.
Aiaraldea.com-ek Born#1-i eginiko bideo elkarrizketa: http://www.aiaraldea.com/bideoak/musika-txokoa-born-1
NueveConDiez talde asturiarra ere izango dugu gurean, bere rock doinuekin.
http://www.youtube.com/watch?v=6q_0vd8zERU
Bukatzeko, The Pushermen taldea izango dugu gurekin. Aiaraldea eta Bilboko hainbat musikariz osatutako taldea da, eta rock erritmoak saxofoiaren doinuekin uztartzen ditu.
Kontzertuak 22:00etan hasiko dira.
Animatu eta bertaratu!