Irailaren 18an emango zaio hasiera gitarra tailerrari Laudioko Gaztetxean, Gazte Asanbladaren eskutik. Tailerrean parte hartzera animatzen den orori egun horretan 17:00etan Gaztetxera bertaratzeko deia zabaltzen zaio, momentu horretan erabakiko baita, parte hartzaileen aukeren arabera, ze ordutegi izango duen tailerrak, eta baita bakoitzak ze tresna edo material eraman beharko dituen.
Hala ere, asmoa asteazkenero elkartzea da, ahal den neurrian.