Bihar eta etzi izango da Iñurrirock jaialdiaren lehengo edizioa Laudioko Gaztetxean. Bihar, ostirala, Hilbete bikote akustikoak eta Igor Arzuaga kantautoreak joko dute, 21:00etatik aurrera. Larunbatean herri bazkaria egingo da, Gaztetxean bertan (tiketak momentuan lortu daitezke). Lyrikan eta DJ Funi-ren hip hop doinuek hartuko dute lekukoa gero, hamarrak aldera; eta gauari amaiera emateko DJ Erik eta DJ Dr. Doofenshmirtz arituko dira.