Gaur da Iñurrirock Jaialdian parte hartzeko azken eguna. Laudioko musikariak bilatzen ditugu, talde zein DJak, abuztuaren 2 eta 3an (ostirala eta larunbata) Iñurrirock musika maratoian parte hartzeko. Gaur da bertan izena emateko azken eguna. Horretarako posta elektroniko bat bidali behar da laudiokogazteasanblada@gmail.com helbidera. Berdin du ondo ala gaizki jo, parte hartzea da garrantzitsuena! Animatu!