Laudioko Gazte Asanbladak, iaz bezala, aurten ere Patxaran tailerra antolatu du, gure inguruan horren tipikoa den edari horren ekoizpen prozesua hedatzeko. Zita datorren igandean izango da, irailak 21. 10:00etan Gaztetxean bilduko gara endrina bila joateko. Arratsaldeko lauretan, berriz, Gaztetxean berriz batu eta bildutako endrinekin patxarana ekoizteari ekingo diogu. Ekoizten den patxarana 2015eko Dolumin Barikuan egitea aurreikusia dagoen II. Patxaran Festan dastatuko da lehenbiziko aldiz.
Animatu eta parte hartu!