Altsasuko muntai poliziala, Alfredo Remirez @ErreHarria-ren aurkako epaiketa, Laudioko bi gazteren aurkako muntaia... ugariak dira Euskal Herrian azkenaldian pairatutako errepresio kasuak. Garai berriak bizi omen ditugu, baina sistemaren makinaria bere horretan dirau, errepresioa estatuaren beraren sustraietatik datorren zerbait denaren adierazle.
Hori dela eta, Errepresioaren Aurkako Jardunaldiak antolatu ditu Laudioko Gazte Asanbladak. Iragan astean eman zitzaien hasieran jardunaldiei, Gazteak Kalean dinamikaren aurkezpenarekin. Aste honetan, aldiz, bi hitzaldi izango ditugu Gaztetxean:
Asteazkenean (otsailak 15) Entzun Altsasu plataformako kideak izango ditugu, Altsasuko muntai polizialari buruz hitz egiten.
Ostegunean (otsailak 16), aldiz, Salhaketako kideak izango ditugu gurekin. Tailer bat eskainiko dute, atxiloketa baten testuinguruan nola jokatu irakasteko.
Zabaldu mezua eta animatu!