Koadriga Lasterketa egingo du Laudioko Gazte Asanbladak aurtengo sanrokeetan. Berakatz Egunean -abuztuak 23- izango da zita, 21:30ean Zumalakarregi etorbidean. Bideoa plazaratu dute lasterketaren nondik norakoak azaltzeko.
Azken hiru urteetan Gabarra Jaitsiera antolatu du gazte asanbladak. Aurten, baina, ekintza hori Nerbioi ibaitik atera eta Koadriga lasterketa sortzea erabaki dute.