Jakina da amiantoak munduko gune desberdinetan izan duen erabilera industriala, munduko langile asko mineral horren eraginpean jarri izan direlarik, nahiz eta bere erabilera aspaldi debekatu zen. Eskualdearen kasuan errealitatea ez da bestelakoa izan, gaur egunerarte amiantoak gutxienez 17 hildako eta hainbat kaltetu utzi ditu bidean, etorkizunean amiantoak sortzen duen minbizia ehunka langilek pairatu dezaketelarik. Errealitate honen aurrean agente instituzional eta burokratiko desberdinen pasibitatearen ondorioz langile klasearen esfera baxuena osatzen duten langileek gaitz hau sufritu izan dute.
Laudion amiantoaren erabileraren adibide dira Laudioko hezkuntza zentroak edota parkeko zenbait gune (kultur etxea, kasinoa…) non arazoari bere momentuan adarretatik heldu ordez, arazoa behar baino gehiago luzatu den edo zuzenean ezkutatu den. Boterea duten horiek ez baitute langile klasearen mesedetan lan egingo. Berandu bada ere, Laudioko gazteok arazo honen aurrean borrokatzeko prest gaude, amiantoaren kalteak azaleratuz eta elkartasun sareak elikatuz.