Laudioko Gaztetxea ostiralero zabalik!

Hemen dugu jada azaroko egitarua! Hilabete osoan zehar hainbat ekintza burutuko dira gaztetxean, animatu beraz!

Hortaz gain, aurtengo kurtsoko apustu nagusienetariko baten berri eman nahi dizuegu. Azaroaren 9tik aurrera ostiralero 18:00etan gaztetxea irekitzeko konpromezua hartzen dugu. Gazteok beharrezkoak ditugu elkarrekin egoteko espazioak: hitz egiteko, eztabaidatzeko eta harremantzeko. Hori dela eta, gure ustetan gaztetxea espazio aproposa izan daiteke horretarako eta horren alde egiten dugu.

Gazte Asanbladak zein herriko gainontzeko kolektiboek bere jardun politikoa aurrera eramateko gaztetxea zabalik egon behar dela uste dugu, herriko gazteon kezkak zein interesak konpartitu ahal izateko, borroka komunitatea saretu ahal izateko. Beraz, animatzen zaituztegu ostiral arratsaldeak gurekin pasatzera!!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide