Laudioko bandako Josu Ortiz Delgado perkusionistak konposatutako " The Himalayas Suite "banda sinfonikorako bertsioaren mundu mailako erabateko estreinaldia egingo du.
Aurten ere laster izango dugu Gabonetako Kontzertu Klasikoa eta oso programa berezia prestatu dugu zuentzat: Bilboko Emitenia ganbera abesbatza eta Javi Latasaren gitarra elektrikoa izango ditugu, eta, gainera, The Himalayas Suite lanaren banda sinfonikorako bertsioaren mundu mailako estreinaldia izango dugu. Gure perkusionista Josu Ortiz Delgadok konposatu du eta orkestra sinfonikorako bertsioa Bilbon estreinatu zen 2018ko maiatzean.
Emitenia zenbait lagunek sortu zuten Bilbon 2009. urtean, abesbatza jarduera programa eta proiektu propioak sortuz osatzeko, esaterako, Kontzertu antzerkia ikuskizuna, eta beste elkarte eta abesbatza batzuekin kolaborazioak egiteko: Acción Verapaz GKEarekin egindako ongintza kontzertuak, eta beste zenbait talderekin egindako emanaldiak, besteak beste, Barakaldoko Schola Cantorum, San Inazio Abesbatza, Jatorki, Fernando Remacha abesbatza, Ekidazu, Mallorcako orfeoia, Sweet Consort, Deustuko Unibertsitateko abesbatza, EHUkoa, Orpheo, Doniene edo San Antonio de Iralabarri abesbatza bera.2013 tik aurrera IRMA RUTKAUSKAITE zuzenduta dago .