Laudioarrek aktiboki hartu dute parte martxoaren 8ko ekimenetan

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2018ko mar. 26a, 09:18

Greba feministak izandako oihartzuna azpimarratu du udalak. / Laudioko Udala

Aurtengo martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egun historiko eta hunkigarriaren egitarau joria bukatu delarik, Berdintasun Zerbitzuak eskerrak eman nahi dizkie modu proaktiboan parte hartu duten emakume eta gizon guztiei.

Jarduera ugari eta askotarikoak izan ditugu; 14 guztira, eta, beti bezala, kalitatea izan da nagusi.

Horretarako, Nekane Jurado izan dugu gurekin, ekonomista eta genero-ikertzailea. Solastiar elkarteak 106 pertsona mobilizatu ditu guztira, emakumezkoak gehienak, antzerki obra bat ikusteko. Martxoaren 8an bertan, espazio berria inauguratu genuen liburutegian material feminista ikusgai ipini eta kontsultatu ahal izateko, eta Laudioko mugimendu feministak aurretik egindako lanari esker, aurrekaririk gabeko egun paregabe, aldarrikatzaile eta oso parte-hartzaile horretan presente izan gara. Gainera, Berdintasun Zerbitzuak berak sustatuta, 29 emakumek egin genuen bat greba feministarekin, Udalean lan egiten dugun emakume guztien % 36,7, alegia. Luis Vil egilearen film laburra ikusi genuen HHIn, ZINEGOAK jaialdiaren, hau da, Gaylesbotrans Zinemaren eta Arte Eszenikoen Nazioarteko jaialdiaren barruan. Horrez gain, geneuzkan itxaropenik baikorrenak ere gainditu genituen Altzarrate kirol elkarteak berdintasunaren alde antolatutako eskualde-martxan: gutxienez 800 pertsona ibili ginen egun horretan ibiltzen atsegin handiz. Laudioalden zinema-forumaz gozatzeko aukera ere izan dute 138 pertsonak. Gainera, indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeen esperientzia latza ezagutzeko aukera izan dugu La casa de la llave antzerki lanari esker; Granjako kiroldegian izan zen eta 156 lagun bertaratu ziren. Aurrekoekin nahiko ez, eta umeentzako ipuin-kontaketa izan genuen Bego Alabazan artistaren eskutik; 73 pertsona gerturatu ziren haren istorioak entzutera eta Herriaren Pilota klubari esker, eskupilotan jolasten ikasteko aukera izan genuen Aretako frontoian. Azkenik, baina berdin interesgarri, pilak kargatu ahal izan ditugu joan den igandean, Maitena Monroyk emandako autodefentsa-ikastaroari esker eta programa guztia bukatzeko, Andere eta Hasperen abesbatzetako emakumezkoen emanaldiez gozatu ahal izan dugu.

Aipamen berezia egin nahi diogu Solastiar, Avillo, eta Jakaranda emakumeen elkarteei, Etawasol elkarteari, Biok gizonen elkarteari, Altzarrate kirol klubari, Herriaren Pilota klubari eta Laudioko mugimendu feministari, eta erakutsi duten konpromisoa, irmotasuna eta lankidetza eskertu nahi diegu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide