Udalak behin-behineko neurriak hartu ditu Laudioko Ziklokrosaren XXXI. edizioa dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2019ko urr. 22a, 11:00

Datorren larunbatean izango da kirol proba. / Aiaraldea.eus

Datorren urriaren 26an izango da, eta herriko zenbait gunetan ibilgailuen trafikoa mugatzera behartuko du, Goienuri kalean esaterako.

Urriaren 26an izango da Ziklokross Laudioko XXXI. edizioa eta, lehiaketa behar bezala garatzeko, udalak hainbat neurri hartu du, ahalik eta baldintza onenetan egin dadin.

Horrela, Goienuri kaleko galtzadaren bi ertzetan aparkatzea debekatuta egongo da, 2. zenbakitik 32. zenbakira, gune horiek antolakuntzaren azpiegituretarako erreserbatzeko.

Debekua hilaren 25eko 17:00etatik hilaren 26ko 14:00etara izango da. Horretarako, eremuak behar bezala seinaleztatuko dira.

Lehiaketa egunean
Urriaren 26an, aparkatzeko debekuaz gain, adierazitakoaren arabera, Goienuri kalean zirkulatzea debekatuko da, Sagasti auzora sartzeko bidegurutzearekin bat egiten duen tokitik Arraño – Luja mendira igotzeko bidegurutzeraino.

Kasu horretan, behin-behineko desbideratze bat egingo da, soilik turismo-ibilgailuentzat eta lur orotarako, Isasi auzotik igaroko dena, eta ordezko pasabidea semaforoen bidez arautuko da.

Azkenik, salgaiak garraiatzeko ibilgailuek edota autobusek A-625 errepidetik (Urduñarako noranzkoan) eta A-3622 errepidetik (Arespalditza-Okondorako noranzkoan) egin beharko dituzte desbideratzeak.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Laudioko Udaltzaingoaren polizia-etxean edo 944 403 48 88 telefonoan kontsulta daiteke.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide