Beste ikasturte batez, Laudioko kiroldegiak kirol-jarduera handiarekin jarraitzen du, eta, horregatik, 2019/2020 denboraldian emango diren ikastaroetan izena emanda dauden pertsonei jakinarazten die dagokion kuotaren ordainagiria abenduaren 13a baino lehen ordaindu beharko dutela; izan ere, ordainketa egiten ez bada, ordura arte egindako matrikulak ez du baliorik izango.
Bestalde, "Abenduaren 27ra arte zabalik egongo da libre gera daitezkeen plazak betetzeko epea. Horretarako, itxaron zerrendan daudenek ordainagiria egin beharko dute matrikulatu ahal izateko ', gogoratu du Joseba Amondo Kirol zinegotziak.
Kirol-ikastaro ugari
Astelehen, asteazken eta ostiraletan, 9:30-10:30/11:30-13:30/17:30-18:30/18:00-19.00/20:30- 21:30 ordutegian, gimnastika ikastaroa egingo da; astelehen, asteazken eta ostiraletan, berriz, 19:30-20:30 ordutegian, aerobic ikastaroa egingo da.
Astearte eta ostegunetan, 15:00-16:30 eta 16:30-18:00 bitartean, eta astelehen eta asteazkenetan, 19:00-20:30 bitartean, yoga ikastaroa emango da.
Tai-Chi ikastaroa, berriz, astearte eta ostegunetan eskainiko da 18:30-19:30/20:30-21:30 ordutegian. Zumba astearte eta ostegunetan izango da, 20:30etik 21:30era.
Halaber, laudioarrek Pilatesmat-Fitness ikastaroez gozatu ahal izango dute astelehen eta asteazkenetan 17:00-18:00 ordutegian, astearte eta ostegunetan 12:15-13:15/19: 30-20:30 ordutegian eta astelehen, asteazken eta ostiraletan 10:30-11:30 ordutegian.
Ikastaro eskaintza zabal honen bidez, udalerriko biztanleek aisialdiaz gozatzeko aukera izan dezaten nahi dugu, kirol diziplina desberdinak praktikatuz eta ezagutuz ", amaitu du Joseba Amondo Kirol zinegotziak.