Udalak nabarmendu nahi du Sorolucek 37 urte daramatzala Udaltzaingoaren buru. Izan ere, bera izan zen gaur egun eboluzionatzen eta hobetzen jarraitzen duen polizia ereduaren bultzatzaileetako bat Laudion. Hari esker, eta beste 6 agente gehiagori esker, posible izan zen gaur egun ezagutzen ditugun funtzio integralak dituen polizia sortzea.
Udalbatzak eta Udaleko langileek ahalik eta maitasun eta dolumin handiena helarazi nahi diote Soroluceren familiari une gogor hauetan.
Anton Soroluce, goian bego!