Laudiok edateko uraren hornidura sarea herriko hainbat gunetan hobetuko du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko urt. 15a, 07:00

Uraren kalitatea hobetzea izango da lanen helburua. / Aiaraldea.eus

Era berean, 77 sute-aho instalatuko dira, ur-hornidurako sarera konektatuko direnak. Proiektuaren inbertsioa 605.299,92 eurokoa da guztira, eta obrek lau hilabeteko iraupena izatea aurreikusi dute.

Laudioko zenbait gunek edateko uraren hornikuntza-sare zaharra dute, eta amaitu gabe dago; izan ere, 2007. urtean hura hobetzeko eta modernizatzeko programa bat hasi zen, baina zenbait zatitan ez zen erabat amaitu, zehazki, Latiorrondo, Areta, Santa Cruz, Motxotekale, Larraño, Landaluze eta Isasi eremuetan. Hori dela eta, ildo berari jarraituz, hainbat esku-hartze egingo dira aipatutako tarteetan, sarea guztiz berritzeko asmoz, kontagailu sektorial batzuk instalatuz.

Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak azaldu duenez, "Zazpi guneetako edateko uraren hornidura kontrolatuko duen eskala-sare batez hornituko dira puntu horiek guztiak, eta, besteak beste, sor daitezkeen ihesak saihestuko ditu". Era berean, Goikoplaza kalean ere hainbat zati aldatuko dituzte, Hiru Gurutzetako biribilgunetik Tubacexerako sarreraren pareraino, Gardea kalean eta Tejeria kalean, Amurrioraino doan korapilotik hasita.

Bestetik, hidrante berrien sarea hornituz prebentzio neurriak hartuko dira. "Horrela, guztira 77 sute aho jarriko dira, eta ur hornidura sarera konektatuko dira", adierazi du Amondok. "Zerbitzu honek larrialdietako lanak erraztuko dizkie suhiltzaileei, euren mahukak eta/edo ekipoak konektatu ahal izateko, baita kamioien zisternak urez betetzeko ere", jarraitu du zinegotziak.

Atxa baserrirako zerbitzua
Proiektuak arreta berezia eskainiko dio Malkuartu auzoan dagoen Atxa baserriari, gaur egun ur korronterik ez duen etxebizitza bakarra baita. 'Horretarako Larrañotik ur edangarria emango zaio inguruan dagoen baso pistatik pasatuko den hodi baten instalazioarekin ', ziurtatu du Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak.

"605.299,92 euroko inbertsioa duten hobekuntza beharrezko eta garrantzitsu horiei esker, bizilagunei bizi-kalitate handiagoa eta hobea emango diegu ur-hornidura bezalako zerbitzu garrantzitsuetan", amaitu du Joseba Amondo zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide