Horregatik, hil ondorengo omenaldi gisa, lankide izan ginenok Antonek ia lau hamarkadaz udaltzainen buru egin zuen lan aipagarriari balioa eman nahi diogu.
Garrantzitsua da azpimarratzea bera izan zela udalerriko polizia-ereduaren bultzatzaileetako bat, gaur egun ere eboluzio- eta hobekuntza-prozesu batean murgilduta jarraitzen baitu.
Hari esker, eta beste sei lankide gehiagori esker, posible izan zen gaur egun ezagutzen dugun funtzio integralak dituen polizia-eredua diseinatzea eta garatzea.
Laudioko udaltzainok pertsona hurbila eta atsegina izan zela gogorarazten dugu, eta, gainera, eguneroko lanarekin bere herria, gure herria, guztiontzat seguruagoa eta atseginagoa izatea lortzen zuela.
Lankideek Aiaraldeko argitalpen hau baliatu nahi dugu Antonen familiari eta lagunei ahalik eta maitasun handiena helarazteko.
Anton Soroluce, GOIAN BEGO.