Laudioko errepideko areka ibilgailuak gurutzatu ahal izateko hobetuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko urt. 25a, 07:00

Larrazabalgo errepidea konponduko dute, besteak beste. / Aiaraldea.eus

Hormigoizko zatiak egitea jasotzen duen proiektuaren inbertsioa 72.260,57 eurokoa da guztira, eta obrak hilabeteko iraupena izango duela uste dute.

Auzo eta baserri periferikoetara sarbidea ematen duen errepide sarea berritu egingo dute, gune horietako komunikazioa, zirkulazioa eta segurtasuna hobetuz joateko helburuarekin. Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak azaldu duenez, 'Gehienetan, 20 urte dira baserri inguruneko bide horietan esku hartzen ez dela, unean uneko jarduketa edo obrak salbu'. Hori dela eta, aurten Beaskoa eta Basozabal baserrien arteko Larrazabalgo errepidearen zati batean eta Kastanitzara joateko errepidean dauden arekak hobetzeko eta egokitzeko plan bat jarriko da martxan.

Gaur egun, lur areka horiek sakontasun handia dute, eta horrek gune arriskutsu bihurtzea dakar. "Esku-hartze mota horren bidez, hormigoizko areka-zatiak jarri nahi dira, urak husteko ahalmen bera dutenak eta ibilgailuak gurutzatzeko aukera ematen dutenak", adierazi du zinegotziak.

Larrazabalgo errepidean dagoen arekaren kasuan, hormigoizko plataforma berria egingo dute. Aurrerago, errepidea berriro asfaltatu ondoren, eremua estali egingo da, eta metro bateko zabalera irabaziko da batez beste. "Gainera, esku-hartze honekin batera, hainbat hondoratze arazo konpontzeko ere baliatuko dugu aukera, baita euri-urak husteko hodiak ordezkatzeko ere", azpimarratu du Amondok.

"Proiektu honen aurrekontua, guztira, 72.260,57 eurokoa da, eta aurreikusten da obrak otsailerako esleituta egongo direla, gutxi gorabehera, hilabeteko iraupenarekin. Ez da beharrezkoa izango trafikoa moztea, kasu jakin batzuetan izan ezik: errepidetik pasatzen diren zuloak, hondoratzeak eta hodien ordezkapenak konpontzeko, zirkulazioa eta auzoetarako sarrera normaltasunez jarraitu ahal izango da ", ondorioztatu du Joseba Amondo Zerbitzu eta Auzoetako zinegotziak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide