Asteazken goizean oso une hunkigarria eta berezia bizi izan zen Laudion. Ander Añibarro alkateak, Gobernu taldeko hainbat zinegotzirekin batera, gaur egun 100 urte baino gehiago dituzten bizilagunak omendu eta aitortu zituen.
Lehenik, bi mendeurreneko senideei harrera egin zitzaien udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan, eta, ondoren, beste bi laguni omenaldia egin zitzaien Laudioko San Roke egoitzan bertan. Aukera bikaina eta paregabea gaur egun ezagutzen dugun udalerriaren aurrerapenean funtsezkoak izan diren bizilagunen historia luzea eta bizipenak bertatik bertara ezagutzeko.
Laudioko Udala garen aldetik, esker on eta zorionak adierazi nahi dizkiegu Concha Torres, Dolores Peral, Natividad Oseguera eta José Sánchez auzokideei.
Zorionak!