Udala kolore urdinaz jantzi da koronabirusari eusteko lanean ari diren profesionalei omenaldia egiteko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko mar. 24a, 15:15

Argi urdinak jarri dira Udalean. / Laudioko Udala

20:00etatik aurrera, azken astean herriko balkoietatik egiten ari diren txaloekin batera, fatxada argiztatzen duten led argiak piztuko dira

Alarma-egoeraren eta haren konfinamendu-neurrien lehen astearen ondoren, garrantzitsua da denbora honetan guztian COVID-19 koronabirusari eusteko gogor lanean aritu diren profesionalak baloratzea eta kontuan hartzea. Talde horren barruan osasun arloko langileak daude, baina Udaltzaingoa eta Suhiltzaileak ere atzetik dituzte, beste sektore askoren artean.

Hala ere, milaka langile joaten dira egunero beren lanpostuetara supermerkatuak janariz hornitzeko, farmaziak, garbiketako langileak, garraio publikoa, kamioilariak … Laudioko Udalak, pertsona horiek guztiak egiten ari diren ahalegin pertsonal eta profesionalaren jakitun, bere eraikineko argiak piztea erabaki du, guztiak omentzeko.

Hori dela eta, gaur gaueko 20:00etatik aurrera, auzotarrek azken egunetan egiten duten txalo-keinu sinbolikoarekin bat etorriz, udaletxearen fatxada inguratzen duten led argiak piztuko dira.

Ander Añibarro Laudioko alkateak adierazi duenez, "kolore urdina izango da udal fatxadako protagonista datozen asteetan, inork ahaztu ez dezan erantzukizunez eta komunitate-zentzuz jokatu behar dugula; izan ere, bizilagunoi etxean geratu eta irten gabe geratzea besterik eskatzen ez zaigun bitartean, profesional askok beren lanpostuetara joan behar dute guztiak zaintzera, behar izanez gero”.

Omenaldi hunkigarria
Atzo arratsalde-gau partean, udaltzainen auto karabana batek, suhiltzaileak eta Ertzaintzak Laudion ibili ziren ordu erdiz, zortzietatik aurrera, egun hauetan jasotzen ari diren babesa herriari eskertzeko asmoz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide