Laudioko Udalaren jarduera ez da geldiarazi, eta udal arlo guztietan gutxieneko zerbitzuak dituen arren, aurrera jarraitzen da datozen hilabeteei begira ekimenak eta proiektuak diseinatzen eta antolatzen. Horrela, duela zenbait aste ireki zen 2020. urte honetarako kultur, kirol eta jai arloko diru laguntzen deialdian sartu ahal izateko epea. Hala ere, Gobernu zentralak Alarma estatu izendatu duenez, izena emateko epemuga, izaera administratiboko guztiak bezala, Udalak bertan behera utzi du.
Laudioko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak martxoaren hasieran onartu zuen 2020. urtean kultura-, kirol- eta jai-programak egiteko diru-laguntzen deialdi hau. Jarduera horiek batera finantzatzeko laguntzak diru-laguntza gisa emango dira, eta Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren mende egongo dira.
Maite Cortazar Herritarrekiko eta Jaiekiko Harremanetarako zinegotziak azaldu duenez, 'Deialdi honen helburua Udalak bere Kultura, Kirol eta Jai Zerbitzuaren bitartez emandako diru laguntzak ematea da, eta diru laguntza horiek Laudion egin beharreko kultur, kirol eta jai jarduera eta egitarauen antolaketa, garapena eta gauzatzea finantzatzeko erabili beharko dira'.
Eskabideak aurkezteko
Eskabideak udal webgunearen egoitza elektronikoan (www.laudio.eus) aurkeztu ahal izango dira eta/edo posta elektronikoz bidali, eskaneatuta, laudio@laudio.eus helbidera. Alarma-egoera amaituta, Udaleko Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (haz) ere aurkeztu ahal izango dira. "Eskabide-orriarekin batera, eskabidea sinatzen duen pertsonaren NANa aurkeztu beharko da, dela bere izenean jarduten duelako, dela elkarte edo erakunde baten ordezkari gisa. Eskaera elkarte edo erakunde baten izenean egiten denean, elkarte edo erakunde eskatzailearen IFZ eta diru-laguntza eskatutako helburua, proiektua edo jarduera gauzatzeko erabiliko dela ezartzen duen zinpeko aitorpena ", zehaztu du zinegotziak.
Laudioko Elkarteen Udal Erregistroan alta emanda ez badago, bertan inskribatzeko eskaera aurkeztu beharko da, eta horrekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira: erakundearen estatutuen fotokopia, legez eratuta eta Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan erregistratuta dagoela egiaztatzen duen agiria, eta IFZ egiaztatzen duen agiria, eskaera elkarte edo erakunde baten izenean egiten denean. Halaber, diru-laguntzaren ordainketa izapidetzeko, pertsona edo erakunde eskatzailearen izenean dagoen banku-kontuaren zenbakia adierazi beharko da.
"Ezohiko egoeran gauden arren, Alarmako egoera dela eta, laudioarrak eta udalerriko elkarteak animatu nahi nituzke, ahal duten guztietan, beren eskaerak aurkez ditzaten datozen asteetan diru-laguntza horiek jasotzeko. Informazio guztia eta oinarri osoak www.laudio.eus webgunean kontsulta daitezke, Diru-laguntzak atalean sartuz, Kultura Arloan, eskabide-eredua ere bertan baitago", amaitu du Maite Cortazarrek.
Edozein zalantza izanez gero, 010 Herritarren Arreta Zerbitzuko telefonoekin jar daitezke harremanetan udalerri barrutik, eta 944 034 800 telefonoekin, beste herri batetik deituz gero.