Martxoaren 18ko ALHAOn argitaratu zen Laudioko merkataritzan, ostalaritzan eta zerbitzu-enpresetan euskara errotuletan txertatzeko dirulaguntza deialdia.
Aurreko urteetan bezala, lagunduko diren errotulazio lanak identifikaziorako errotulu nagusiak, toldoak, ibilgailuak eta atarietako plakak izango dira. Gehienez ere, 350 euro eskuratu ahal izango da elementu bakoitzeko, kontuan izanda kostuaren zerga-oinarriaren ehuneko 70 lagunduko dela errotulua euskara hutsez badago eta ehuneko 35 euskara ez ezik beste hizkuntza bat dagoenean.
Baina, argibide zabalagoa izateko, jo deialdira edo Hizkuntza Normalkuntza eta Identitaterako udal zerbitzura.