Laudiok balkoietatik danborrada historiko batekin omenduko du San Prudentzio

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko api. 18a, 06:00
Aurtengo danborrada ezingo da Laudioko kaleetan zehar egingo. / Laudioko Udala

Horrela, Arabako patroiari eskainitako tradizioa bizirik mantendu nahi da, eta, aldi berean, Alarmako Egoerak ezarritako konfinamendu-neurriak errespetatu.

Duela zenbait egun Laudioko Udalak herriko hainbat jai bertan behera utzi zituela jakinarazi zuen, besteak beste, Arabako zaindariaren egunari, San Prudentzio, dagokion danborrada herrikoia. Hala ere, egunak igaro ahala, gehiago dira udalerriko kultura eta jai espiritua bizirik mantentzen saiatzeko sortzen diren aukerak, eta, aldi berean, Alarma Egoerak Covid-19 koronabirusaren hedapena geldiaraztea bilatzen duen adierazpenak ezarritako neurriak errespetatzen dira. Hori dela eta, Udalak San Prudentzioren omenezko danbor erredoblea leiho eta balkoi guztietara eramateko eskatu die herritar guztiei.

Maite Cortazar Jai zinegotziak aitortu duenez, "San Prudentzio ospatzeko aurreikusitako ekitaldiak bertan behera uztera behartuta ikusi ondoren, pentsatu dugu ideia ona izango litzatekeela hain tradizionala den danborrada gure balkoietara eramatea, aste hauetan benetako ikono bihurtuko baitira".

"Udalak elkarrizketak izan ditu ikastetxeekin eta Rakatapla elkartearekin, beste urte batez, tradizio hori mantentzeko eta bideo bat grabatzeko. Bideo hori www.laudio.eus webgunean eta udaleko sare sozialetan argitaratuko da, interesa duten pertsona guztiek dagozkien entseguak egin eta jarraitzeko aukera izan dezaten", gaineratu du.

Danborrada berritzailea
Horrela, Udalaren bultzadarekin eta ikastetxeen eta Rakatapla elkartearen laguntzarekin, danbor hotsak izango dira apirilaren 27an, San Prudentzio bezperan, 20:05ean, sanitarioei eskerrak emateko txalo zaparrada egin eta berehala. Horretarako, "udal-webgunera sartuta, modu espezifikoan gaitutako esteka batera, egun horretan eta ordu horretan, Osoko Bilkuren Aretotik "Erretreta" eta "San Prudentzio martxa" zuzenean emango dira, denok entzun ditzagun musika eta danbor laudioarrak modu akonpasatuan", Cortazarrek adierazi duenez.

"Badakigu ez dela gauza bera izango, baina San Prudentzio ospatzeko modu bat da eta, aldi berean, ezkutuko ilusioei eta itxaropenei eusten diegu, ekitaldi horiek herria are gehiago lotzen baitute une zail hauetan". Azkenik, Maite Cortazar Jaietako zinegotziak laudioar guztiei dei egin die inoiz baino indar eta gogo gehiagorekin parte har dezaten, beren danborrekin edo soinu hau imitatu dezakeen edozein objekturekin.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide