Laudiok Andaluziako Aldeaquemada udalerriarekin senidetzea ofizialdu du

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko mai. 3a, 07:00

Jaengo probintzian dago Aldeaquemada.

Osoko bilkuraren akordioaren ondoren, bi herrien arteko etengabeko harreman eta adiskidetasun-loturak sendotzen dira, elkar hobeto ezagutzeko, elkar ulertzeko, esperientziak trukatzeko eta lankidetzan aritzeko.

XX. mendearen bigarren erdian, Laudioko udalerriak, hedapen eta hazkunde betean zeuden beste hainbatek bezala, migrazio bat hartu zuen, eta bere udalerria aukeratu zuen lan egiteko, etxeak eta familiak sortzeko, eta, azken batean, bere historiaren zati izateko. Udalerriko bizilagun horiek beren jaioterriak utzi zituzten, eta oporraldietan itzultzen dira haien ondorengoekin, senitartekoak eta lagunak bisitatzera, eta lotura esanguratsuak sortzen dituzte.

Udalerri horien artean Aldeaquemada dago, Jaéngo probintzian. Laudioko udalerriarekiko loturak sendotuz joan dira urteen poderioz, osoko bilkuraren akordio bati esker formalizatu berri den benetako ermandade batean kristalizatu arte. Senidetze horrek ez ditu noizbehinkako topaketak edo harremanak bakarrik aipatzen, baizik eta irauteko eta aldizkakotasuna izateko bokazioa duten harremanak.

Bestalde, ez dira soilik organo edo agintari ofizialetan planteatutako harremanak, baizik eta biztanleei eragin nahi die, udal-kolektibitateko kide guztien parte-hartzea bideratuz.

Andaluziako etxearen 50. urteurrena bertan behera
COVID-19ren pandemiak eragindako osasun-krisiaren ondorioz, Laudioko Andaluziako Etxeko Zuzendaritza Batzordeak "Nuestra Señora del Rocío" 50. urteurrena ospatzeko egingo ziren jai-ekitaldi guztiak atzeratzea erabaki du, hurrengo urtean data berri bat zehazteko zain.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide