Herritarrentzako Arreta-Zerbitzuak (HAZ) gogorarazten du ezinbestekoak diren kasuetan baino ezin dela bertaratzea, administrazio-epeak etenda daudela kontuan hartuta.
Kudeaketak 010 edo 944034800 telefono-zenbakiaren bidez edo posta elektronikoz egin daitezke, laudio@laudio.eus helbidean. Eskabideak egoitza elektronikoaren bidez aurkez daitezke, udalaren webgunean: www.laudio.eus
Edukiera hiru pertsonakoa izango da, higiene eta osasun neurriak, eta erabiltzaileen eta arreta zerbitzuko langileen arteko segurtasun tarteak errespetatuz.