Sare sozialetarako estrategiaren diseinua

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko mai. 24a, 18:22

Laudioko Udalaren irudi bat./ Laudioko Udala

Ikastaro honen bidez sare sozialetan estrategia komertzialak izaten irakatsiko zaie parte-hartzaileei.

Eduki estrategiarik gabe, egunero inprobisatuko dituzu zure argitalpenak. Beharbada, ez zara egongo lor zenezakeen ikuspen guztia lortzen, ezta jende egokira iristen ere, eta ezin izango duzu baloratu zure helburuetarantz aurrera egiten ari zaren. Edukien estrategia bat definitzen ikasteak aukera emango dizu zure lana hobeto antolatzeko, lantzen dituzun gaien eta zure negozio-helburuen arteko harremanaren ikuspegi argia izateko eta sare sozialetan inbertitzen duzun denbora eta dirua errentagarria den behar bezala neurtzeko. 

Google MyBusiness, Facebook eta Instagram izango ditugu ardatz. Merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuak ogibide dituztenentzat egongo da bideratua. Doakoa izango da eta maiatzaren 26an egingo da internet bidez 15:30etatik 16:30etara. Doakoa izango da eta esteka honen bidez eman beharko da izena: https://forms.gle/rVrru4PQjZYh6V6B7. Informazio gehiago 944 034 980 zenbakian edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikoan eskuratu ahalko da.

Honako gai hauek jorratuko dira ekintza honen bidez: "Zertan lagun diezagukete sare sozialek gure negozio-estrategiaren barruan?; nola funtzionatzen duten algoritmoek sare sozialetan, 'Umeak eta katutxoak'; sare sozialetako edukien gure estrategia diseinatzeko urratsak; ikusgaitasuna lortzeko edo fidelizatzeko sare sozialetako ekintza berezi motak: sustapenak, zozketak, etab.; konfigurazio erabilgarriak sare sozialetan; nola erabili publizitatea gure kanpainak eta sare sozialetako edukiak bultzatzeko, eta gako nagusiak; eta nola neurtu ondo ari garen". 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide