Joan den 2020ko maiatzaren 27tik, lau urteko indarraldiarekin, indarrean jarri da Udalak eta Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) Administrazio Orokorrak sinatutako lankidetza-hitzarmena, Laudioko Udaleko Erregistrotik administrazio horri zuzendutako idazkiak aurkezteko.
Hitzarmenaren helburua da Laudioko Udaleko erregistroetan EAEko Administrazioari eta haren mendeko edo hari lotutako berezko nortasun juridikoa duten zuzenbide publikoko erakundeei zuzendutako eskaerak, idazkiak eta komunikazioak aurkezten dituzten herritarrei aukera ematea.
Erregistroetan sartzeko data baliozkoa izango da interesdunek epeak bete ditzaten, eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 30. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da.
Hitzarmen hau, aurrekoa ordezten duena, 2020ko maiatzaren 13an iraungi zen eta osorik kontsulta daiteke www.laudio.eus udal webgunean.