Tokiko Garapen Agentziatik, Laudio Hazi, Canva plataformak taberna eta jatetxeetako menuak sortzeko txantiloiak dituelako, produktu-liburuxkez gain, horrelako baliabide grafikoak erraz sortzea eta online argitaratzea lor daiteke, gero telefono, tablet edo ordenagailu batetik eskuratzeko.
Gainera, bezeroak bere gailu mugikorretik sarbide azkarra izan dezan, erraz sor daiteke QR kode bat, doako tresnen bidez egindako argitalpenei lotuta, gero inprimatu eta lokalean jartzeko.
Beraz, merkataritzarako eta ostalaritzarako tailer honetan menuko edo kartako txantiloia edota produktuen liburuxka bati dagokiona aukeratzen ikasiko da. Horrez gain, testuak pertsonalizatzen, produktuaren logoa eta irudiak txertatzen, deskribapenak egiten, Interneten nola argitaratu eta sare sozialetan zabaltzen ikasiko dute, hala nola WhatsAppen, Facebooken eta Instagramen. Halaber, QR kodeak sortzen eta gailu batetik nola irakurri behar diren erakutsiko da, baita negozio bat pantaila handian nola bistaratu ere.
Tailerra datorren ostegunean, ekainaren 4an, egingo da, 15:00etatik 17:00etara, Zoom plataformaren bidez, erabat doan, aldez aurretik esteka honetan izena eman ondoren: https://forms.gle/zu1WK9gLjCoPNegVA
Informazio gehiago 944034980 telefonoan edo garapenagentzia@laudio.eus helbide elektronikoan.