Administrazio eta zerga-epeen etendura amaitu ondoren, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin, 2018ko ekitaldiari dagokion estolderia, bilketa eta deuseztapen zerbitzuagatiko tasa ordaindu ez duten zergadunek 2020/06/30era arte ordaindu ahal izango dute.
Horretarako, beharrezkoa izango da Udalaren erakunde laguntzaileei, hala nola Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarra, helbidean jaso zuten ordainketa-gutunarekin joatea.
Arrazoi teknikoak direla-eta, ordainagiriak ezin izango dira Laudioko Udalaren webguneko "nire ordainketa" ordainketa-pasabidearen bidez ordaindu.