Covid-19 pandemiak sortutako osasun-krisia dela eta, Laudioko Udal Euskaltegian beharrezko dokumentazioa izapidetzen ari dira A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetako ikastaroak eman ahal izateko 2020ko uztailean eta irailean.
Ikastaroak egunero izango dira, astelehenetik ostiralera, bost orduz eta goizez, 08:30etik 14:00etara. Covid-19aren transmisioa saihesteko, Euskaltegian beharrezko prebentzio-neurri guztiak hartuko dira, hala nola pertsonen arteko distantzia soziala bermatzea, maskarak, garbitzeko eta desinfektatzeko materialak eta produktuak erabiltzea, etab.
Udal Euskaltegiak jakinarazi duenez, egoera berrira egokitzeak moldaketaren bat ekar dezake, baina "erabakiak ikasleen ongizateari lehentasuna emanez hartuko dira beti".
Egungo egoera dela eta, denbora gehiena lana modu telematikoan egiten ari da; beraz, euskaltegia@laudio.eus posta elektronikoaren bidezko komunikazioa lehenesten da edozein zalantza argitzeko.