APILL elkarteak Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresa guztiei doako zerbitzuak eskaintzen dizkie

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko eka. 10a, 06:00

Laudioko saltoki batzuk, artxibo irudi batean. / Aiaraldea.eus

Udaleko Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Enplegu Sailaren laguntzari esker posible izango da. 

Une honetan Laudioko saltokiak, ostalaritza-enpresak eta zerbitzuak bizi duten egoera dela eta, COVID-19k sortutako osasun-krisiaren ondorioz, Apill udalerriko Merkatari eta Industria Txikien Elkarteak erabaki du "indarrak batzeko unea" dela "aurrera egiteko eta gure herriak bere enpresa-jarduerari eutsi ahal izateko".

Horrela, APILLek herriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresa guztiei doan eskaintzea erabaki du datozen sei hilabeteetan, hau da, maiatzetik urrira, elkartekide izan ala ez.

1983an uholdeekin gertatu zen bezala, "Gaur elkarteak gure topagunea izan behar du, gure kezkak eta proposamenak partekatzeko, egoera latz hau gainditzen lagunduko diguten ekimenak sortzeko", adierazi dute APILL elkartetik ohar batean. "Hori guztia Laudioko Udalak Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Enplegu Sailaren bitartez eskaintzen digun laguntzari esker egin ahal izango dugu, eta eskerrak eman behar dizkiogu lan hau errazteko emandako laguntzagatik", gaineratu dute.

Doako zerbitzuen eskaera
Apillen zerbitzuak doan jaso nahi dituztenek harremanetarako datuak eman behar dituzte, komunikazio arina eta eraginkorra izateko. Eskaera egiteko, mezu elektroniko bat bidali behar da apill@laudiocomercial.com helbidera, honako informazio honekin:

• Establezimenduaren izena:
• Helbidea:
• Harremanetarako pertsona:
• Telefono mugikorra (adierazi WhatsAppeko merkataritza- eta zerbitzu-taldeetako edo ostalaritza-taldeetako kide izan nahi den, hobeto informatuta egoteko)
• Helbide elektronikoa:

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide