Udalak bonu programa bat jarriko du abian tokiko ekoizleei laguntzeko

Erabiltzailearen aurpegia Laudioko Udala 2020ko eka. 17a, 06:00

Ostegunero egiten da azoka Herriko eta Aldai Plazetan. / Laudioko Udala

Tokiko merkataritza eta tokiko produktua laguntzeko neurrien barruan, Udala bonu-programa bat diseinatzen ari da Laudioko eta inguruko ekoizlen produktuen erosketa sustatzeko.

Laudioko Udalak neurri ezberdinak martxan jartzen jarraitzen du tokiko ekonomia suspertzeko, COVID-19k eragindako osasun krisiaren ostean. Kasu honetan, bonu programa bat diseinatzen ari da, udalak partzialki diruz lagunduta, Laudioko eta inguruko ekoizleen elikadura produktuen erosketa sustatzea helburu duena. Produktu horiek ostegunetako eta larunbatetako asteko merkatuetan saltzen dituzte.

"Tokiko ekonomia suspertzea eta gure ekoizleei balioa ematea dira gure helburuak", adierazi du Ander Añibarro Laudioko alkateak. "Laudion nekazaritza- eta abeltzaintza-sektore indartsua izateko zortea dugu, eta Udalak une zail hauetan lagunduko die, beti egin den bezala".

Bonuak 16 urtetik gorako edonork erosi ahal izango ditu, Laudioko zein beste udalerri batzuetako edozeinek, baina betiere ostegun eta larunbatetako merkatuetan bertako ekoizleen salmenta-postuetan produktuak erosteko.

"Kanpainaren nondik norakoak zehazten amaitzen ari gara, baina balio ezberdineko bonuak egongo dira, eta Udalak bere zenbatekoaren ehuneko bat diruz lagunduko du, merkataritza eta ostalaritza bonuen kanpainarekin bat etorriz. Kanpaina hori abian jarri zen eta herritarrek eta sektoreak oso harrera ona izan zuten", azpimarratu du alkateak.

Sektoreari laguntzeko beste neurri batzuk
Ekimen berri honek bat egiten du Laudioko Udalak ekoizleei laguntzeko dagoeneko iragarri eta abian jarri dituen beste neurri batzuekin, hala nola diru-laguntzekin edo asteko merkatuetan salmenta-postuak jartzeagatiko tasa ordaintzetik salbuestearekin.

"Gainera, aurrera egiten ari gara larunbatetako ekoizleen asteko merkatua sendotzeko, eta haiekin lanean ari gara merkatu hori arautzeko eta Laudioko merkataritzaren eta lehen sektorearen hitzordu finko bihurtzeko", gaineratu du Ander Añibarrok.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide